A)ULERMENA
1. Akupunturako orratzak eraginkorragoak direla bizkarreko minari aurre egiteko betiko farmakoak baino.
2. Kontraindikazio gutxi dituela eta emaitzak bikainak direla.
3. Akupuntura faltsua jaso dutenek ere, emaitza onak izan dituztelako.
4. Ohiko akupunturan, orratzak puntu jakinetan jartzen zaizkio gaizoari, qi izenekoa, kitzikatzen duten puntuetan.
B)GAIA ETA LABURPENA
Gaia: Akupunturaren abantailak bizkarreko minan.
Laburpena:
C)MOLDATU ESALDIAK
1. Akupunturako orratzak eraginkorragoak direla bizkarreko minari aurre egiteko, betidanik erabili izan diren farmako konbentzionalak baino izan da ikerketaren ondorio nagusia.
2. Emaitzak hain onak izan dira ezen zientzialariak harritu baitira.
3. Akupuntura faltsua jasotakoek ere emaitza onak izan zituztelako, ikertzaileek zalantzan jarri dute akupunturaren ekintza-mekanismoa.
4. Ezin uka daiteke orratzen eraginkortasuna bizkarreko mina kentzeko.
D)IDAZLANA
Nire ustez, terapia konbentzionalak terapia alternatiboen kontra irabazi egiten du, funtzionatuko duela seguruago da konbentzionaletan alternatiboetan baino.
Gainera, badago jende askok orratzei beldurra dietela. Niri txikitan ipurdian sastatu zitzaidaten injekzio bat tetanoaren kontra irristaleku batean espal bat eskuan sartu zitzaidalako, oso mingarria izan zen baina hori baino mingarria eskutik espala nola kendu zidaten modua izan zen: orratz txiki batekin, txintxeta modukoa, zauria irekiten joan ziren pixkanaka-pixkanaka eta nahiko handia zenean pintxa txiki batzuekin espala atera zidaten. Medikuari txertoa sartzen ari zenean laidoztatu nuela da egun hartako gogoratzen dudan azken gauza.
Terapia alternatiboen kontra esan behar da ere ez dagoela erremediorik edozein gaixotasunerako, adibidez, apendizitisa badaukazu sendatzeko modu bakarra ebakuntza egitea da. Niri ere gertatu zitzaidan hori. Errioxan nengoela, Alberite herriaren igerilekuetan, izugarrizko tripako mina hartu nuen bapatean. Ez dakit bi edo hiru egun egon nintzela ohetik ia mugitu gabe, baina goiz batean eztanda bat nabaritu nuen tripa barruan eta ospitalera joatearen ordua zela konturatu ginen. Ez dakit zenbat denbora eman genuen han itxaroten erdi lelotua nengoelako, baina azkenean esan ziguten eztanda apendizea izan zela eta peritonitisa neukala. Geroago ebakuntza egin zidaten. Errehabilitazioan egon nintzen aste oso batez eta lehen hiru egunetan ezin nuen ezer jan, sueroz elikatzen nintzen. Aste osoa pasa ondoren nire etxera bueltatu nintzen.
viernes, 20 de febrero de 2009
Suscribirse a:
Entradas (Atom)