lunes, 24 de noviembre de 2008

Atzo gauean amets egin nuen. Asko gustatu zitzaidan eta errealitate bihurtzea nahiko nuke.
Gitarrista famatu bat nintzela amets egin nuen, metal musikakoa, eta mundu osotik joaten nintzela kontzertuak ematen nire taldearekin, Andorphis izenekoa. Kontzertu batean Metallica nire teloneroak ziren, futbol zelai batean aktuatzen hasi nintzen miloika pertsonen aurrean, gutxienez ehun mila pertsona. Neska asko zeuden nire bila eta lehenengo lerrokoak bere arropa botatzen zidaten.
Kontzertu horren ostean hegazkin bat hartu eta beste kontzertu bat ematera joan ginen Andorphis taldekoak. Beste kontzertu horretan Iron Maiden ziren nire teloneroek. Nahiko onak ziren hauek baina ez zuten Metallica-ren kontra ezer egin behar, eta gainera kontzertu horretan bufferrak apurtu zitzaizkien eta jendea gauza txarrak oihukatzen hasi zen. Hori ikusita ni atera nintzen nire taldearekin jotzeko eta jendea txaloka hasi zen. Oso ondo pasatzen ari nintzen, eta diru asko irabazten nuen. Kontzertuak amaitu eta gero etxera joan nintzen.
Etxe handi bat nuen, gaztelu modukoa, hondartzaren alboan eta izugarrizko bistekin. Baina gehiegi gustatu zitzaidana nire Ferrari Testarosa zen, izugarri polita. Kotxea hartzera joaten ari nintzen eta bat-batean ohe batean agertu nintzen. Esnatu nintzela ohartu nintzen eta triste jarri nintzen, musika klaseak hartzen hasiko naiz amets hori errealitate bihurtzeko.