domingo, 14 de diciembre de 2008

INSTRUMENTALA: ZEREZ/NORTAZ/ZERTAZ/NOLA/NOIZ

KASU MARKA: -Z

MUGAGABEA: -(E)Z
SINGULARRA: -AZ
PLURALA: -EZ

ERABILERA:
1.-Gaia adieraztea:
Nitaz ari ziren sartu nintzenean
2.- Denborazko iraupena adieraztea:
Autobusak goizez eta arratsaldez
3.-Tresna adieraz dezake:
Baloia buruaz ukitu zuen
4.-Aditz ugarik instrumentala eskatzen dute: "jabetu","oroitu", "ohartu", "baliatu", "ahantzi", "konturatu", "kezkatu", "poztu", "arduratu":
Nitaz baliatu zarete
5.-Zenbait posposiziotan:
Mugaz bestalde txakurrak ere oinutsik
6.-Mugagabean adberbio eta lokuzio adberbialak zor ditzake:
Negarrez, aldiz, ondorioz, adibidez, eskuz, oinez, ohituraz...
7.-Zenbait esapidetan:
Atez are, hankaz gora, aurrez aurre...
8.- Erdarazko gerundioa:
Hitz egiten hitz eginez ikasten da





Mugatua

Mugagabea

Singularra

Plurala

-AZ

-EZ

-(e)Z

-(e)TAZ

mutilAZ

autoAZ

neskAZ

mutilEZ

autoEZ

neskEZ

mutilEZ

autoZ

neskaZ

Galdetzaileak

Erakusleak

Pertsona-izord.

Nortaz

Nortzuentzat

Zerez/zertaz

Zeine(ta)z

Zeintzue(ta)z

Zenbate(ta)z

Honetaz

Horretaz

Hartaz

Hauetaz

Horietaz

Haietaz

Nitaz

Hitaz

Hartaz

Gutaz

Zutaz

Zuetaz

Haietaz




lunes, 8 de diciembre de 2008

GALDERAK

A-
Demografiari buruzkoa.

B- Ez, muga egongo da.

C- Eragina du bizi itxaropenaren aurreikuspenak erabiltzen baitira.

D- Japonia.

E- 83,9 urtekoa.

GAIA

Bizi itxaropenaren igoeraren ondorioak.

LABURPENA

Orain dela urte batzuk Jim Oeppen eta James W. Vaupel "Science" aldizkarian demografiari buruzko artikulu bat idatzi zuten. Artikuluan bizi-itxaropena mugara iritsiko dela azaltzen dute, baina ez dela oraindik hurbiltzen. Haien ustez bizi-itxaropena muga duen ala ez agintarien erabakietan eragina du.

BERRIDATZI ESALDIAK

a) Jim Oeppen eta James W. Vaupel ikertzaileek beren artikuluan galdetu zuten ea bizi-itxaropena mugara iristen ari den.

b) Dirudienez bizi-itxaropena ez da ari mugara hurbiltzen.

c) Gaur egun joerak jarraitzen bada Ameriketako Estatu Batuetako emakumeen itxaropena 92,5 eta 100,5 urteren artean egongo da 2070ean.

IDAZLANA

Bizi-itxaropena oso baxua zen aintzinean, baina orain dela urte batzuk, zientziaren aurrepenei esker, jendea bizi-itxaropena mugara iristen ari dela uste du. Nire ustez, aurrerapen horiek jarraitzen badute, hilezkortasunera eramango digute.
Hori gertatzen bada, hilezkorrak bihurtuko bagina eta semeak edukitzen jarraituko bagina mundua jendez beterik egongo litzateke eta ez zen janaririk egongo guztientzat. Gainera lanean ari diren pertsonak erretiratuen pentsioak ordaintzen jarraituko balute, ez zen izango dirurik jende guztiarentzat, eta jendeak betiko lan egin behar izango luke, baina honetaz aparte, pentsioen arazoa eta krisia hurbil dagoela baieztatzen dute espezialistek gaur egun adineko jende gehiegi dagoelako gazte kopuru kontuan hartuta.
Aurrerapen tekniko horiei esker bizitza askoz hobetuko da hirugarren munduan eta han bizitzen duten pertsonen bizi egoera oraingoa baino askoz hobetuko da, gaur egun han bizi-itxaropena oso baxua delako.
Amaitzeko, bakarrik geratzen da esatea bizi-itxaropena igotzea txarra da arrazoi horietatik, eta janaria faltatzen hasten bada eta pentsioak ordaintzen ezingo balute izugarrizko borrokak eta gudak egongo lirateke.

martes, 2 de diciembre de 2008

lunes, 24 de noviembre de 2008

Atzo gauean amets egin nuen. Asko gustatu zitzaidan eta errealitate bihurtzea nahiko nuke.
Gitarrista famatu bat nintzela amets egin nuen, metal musikakoa, eta mundu osotik joaten nintzela kontzertuak ematen nire taldearekin, Andorphis izenekoa. Kontzertu batean Metallica nire teloneroak ziren, futbol zelai batean aktuatzen hasi nintzen miloika pertsonen aurrean, gutxienez ehun mila pertsona. Neska asko zeuden nire bila eta lehenengo lerrokoak bere arropa botatzen zidaten.
Kontzertu horren ostean hegazkin bat hartu eta beste kontzertu bat ematera joan ginen Andorphis taldekoak. Beste kontzertu horretan Iron Maiden ziren nire teloneroek. Nahiko onak ziren hauek baina ez zuten Metallica-ren kontra ezer egin behar, eta gainera kontzertu horretan bufferrak apurtu zitzaizkien eta jendea gauza txarrak oihukatzen hasi zen. Hori ikusita ni atera nintzen nire taldearekin jotzeko eta jendea txaloka hasi zen. Oso ondo pasatzen ari nintzen, eta diru asko irabazten nuen. Kontzertuak amaitu eta gero etxera joan nintzen.
Etxe handi bat nuen, gaztelu modukoa, hondartzaren alboan eta izugarrizko bistekin. Baina gehiegi gustatu zitzaidana nire Ferrari Testarosa zen, izugarri polita. Kotxea hartzera joaten ari nintzen eta bat-batean ohe batean agertu nintzen. Esnatu nintzela ohartu nintzen eta triste jarri nintzen, musika klaseak hartzen hasiko naiz amets hori errealitate bihurtzeko.

jueves, 23 de octubre de 2008

Subprime hipotekak

GAIA

Subprime hipotekek ekarri digutena.

LABURPENA

Estatu batuetan zabor hipotekak edo subprime hipotekak hasi ziren ematen ekonomia oso sendo zegoelako. Hipoteka horiek ordaintzeko zailtasunak zeukatenentzako ziren. Baina orduan hipoteken interesak igo egin ziren eta jendea ezin izan zuen ordaindu. Bankuak dirurik gabe geratzen hasi ziren eta munduko merkatu guztia porrot egin zuen. Horregatik hasi da gaur egungo krisia.

lunes, 20 de octubre de 2008

Argudio testua

Askoren ustez, gurasoekin bizitzea bakarrik bizitzea baino hobeagoa da. Hala ote da benetan?

Gaia hau astertzerakoan, gurasoekin nola bizitzen duzun aztertu behar da. Zure aita eta ama etxea kaka bat moduan uzten badute edo txarto egiten badute janaria, hobeto egongo zara bakarrik bizitzen, baina etxebizitza normal batean bizitzen baduzue eta zure gurasoek ez badute jarrera arraroak edukitzen, hobeto egongo zara gurasoekin bizitzen. Gurasoekin bizitzea alde onak eta txarrak ditu: alde onak gurasoak janaria eta ezinbesteko gauza guztiak erosten dituztela, eta etxera ailegatzerakoan janaria prestatuta duzula. Era berean, gurasoak beti daude etxera ailegatzen duzun ordua eta zer egiten duzun kontrolatzen.

Nire ustez hobeto da bakarrik bizitzea, nahiz eta lan gehiago egin behar. Bakarrik bizitzen baduzu zuk garbitu behar duzu etxea, erosketak egin, janaria prestatu, eta abar, baina ez daukazu inor gainean egiten duzun guztia kontrolatzen, eta etxera nahi duzun jendearekin igo ahal duzu nahi duzun ordutan.

Aurreko guztia laburbilduz, zera esan daiteke: etxean ezer ez egin nahi baduzu gurasoekin geratu, baina independentzia nahi baduzu, joan ahal duzun azkar.

lunes, 13 de octubre de 2008

Moldatu esaldiak

A- Ez zuela ezertarako balio pentsatzen zuen.

B- Zerbitzu publikoa izan arren tokatzen zaion erakunde publikoak hirugarren bati erosten dio.

C- Batek esan zion gehiegi edaten zuela haien aitak eta laguntzeko.

D- Izena ezkutatu dut, baina ez da bera fikziorik gabeko ipuin honetan leku txarrean geratzen dena.

lunes, 6 de octubre de 2008

GUTUNA



Bilbon, 2008ko Urriaren 6an

Joana maitea!

Zer moduz pasatu duzu oporretan? Ni oso ondo pasatu dut eta egin dudan guztia zuri kontatzeko idazten dizut.
Oporren hasieran egun guztietan joaten nintzen hondartzara edo igerilekuetara, eta diru asko gastatu nuen, horregatik, gutxiago joatea erabaki nuen, astean behin edo astean birritan. Horretaz aparte ez da ezer interesgarri gertatu abuztura arte, Bilboko festak izan zirelako. Festetako lehen egunean txupinazoa galdu genuen Gernikara joan ginelako, han ere festak ziren eta Berri Txarrak taldea jotzen zuelako, eta talde hori asko gogoko dut. Bi edo hiru egun pasa eta Ken Zazpi eta Barricadaren kontzertua zen Bilbon, ez ditut asko atsegin bi talde horiek, baina nire lagunekin joango nintzen. Hori dela eta asko espero nuen egun hori, baina arratsalde hartan tripako min izugarria hasi nintzen izaten, eta gauean ospitalera eraman ninduen nire amak. Gaua han pasa eta injekzo asko jarri zidaten, baina ez zekiten zer gertatzen zitzaidan. Goizeko bostetan etxera joateko baimena eman zidaten, eta hurrengo egunetan Hombres G, Amaral eta Carlos Bauteko kontzertuetara joan nintzen.
Espero dut zuk nik bezain ondo pasatzea. Gero arte Joana!

Ander Arrieta

domingo, 21 de septiembre de 2008

Laburpena

Mariak ez zuen eskolarako balio, baina jende guztiak laguntza eskatzen zion bere arazoetan. Handia egin zen eta bere lagun hoberenari esker gizarte zerbitzuetan lan egiten hasi zen. Orain lan asko egiten du soldata gutxiren truke.

Ongi etorri

Kaixo! Ni Ander naiz eta blog hau sortu dut euskerako lanak jartzeko.