martes, 19 de mayo de 2009

ULERMENA

1-
Ez, pertsona guztiek askotan besteen laguntza behar dutelako.

2-
Zaintza lanak egiten dituzte, errenta maila altuko emakumeentzat lan eginez.

3-
Zainketa lanak bizitza zikloaren arabera aldatzen direla.

4- Gaur egun ekonomiari bakarrik ematen zaiolako garrantzia, eta beste lanei ez.

GAIA

Ekonomiari ematen zaion gehiegizko garrantzia.

LABURPENA

Gaur egungo jendeen bizitzak ekonomia inguruan mugitzen dira. Ez daukate benetako independentzia, faltsua baizik, guztiok behar dugulako besteon laguntza. Zainketa lanak emakumeenak dira gehienetan, baina ekonomiarekin ez dutelako erlaziorik ez zaie inportantziarik ematen.


MOLDATU ESALDIAK

1-
Ekonomia merkatuaz arduratzen da. Beraz, merkatutik kanpo egindako lanak ez ditu kontuan izaten.

2-
Sistema ekonomikoa autonomo bezala azaltzen zaigu. Nola nahi ere, nabarmena da erreprodukzio lanik gabe ez lukeela luzaro iraungo.

3-
Inkesten arabera, emakumeek etxeko lanaren %75etik gora egiten dute. Hala ere, gizonen partaidetza askoz txikiagoa da.

4-
Bizitzan, noizbait, denok dugu besteen laguntzaren beharra. Ondorioz, merezi du hori kontuan izatea.

martes, 5 de mayo de 2009

A) ULERMENA

1. Paulo Berriozabalel sortu du Japoniari beste ikuspegi bat emateko eta Euskal Herriarekin konparatzeko.

2. Bere umea kultur artekoa izateko.

3. Bai, bestela zoratuta zabiltza.

4. Bai, polita iruditzen zaidalako.

C) MOLDATU ESALDIAK

1. Euskal Herria eta Japonia elkarrengandik oso urruti daude, ordea, internetek oso segundu gutxitan jartzen gaitu hango jendearekin harremanetan.

2. Bartzelonan ez zuten lotura bereizirik, beraz, Japoniara joatea erabaki zuten.

3. Paulo Berriozabalek ezan duela hizkuntza ikastea izan da zailena.

4. Atzerrian bizitzera ohituta dagoelako nahiko erraz moldatu da Japoniako bizimodura.

D) IDAZLANA

Japonia eta Euskal Herria oso desberdinak dira nire ustez, ez dudalako Japonian egon. Hizkuntzak oso desberdinak dira, ez dute ezer komunean. Ohiturak ere oso desberdinak dira, hemen arrainak frijitzen ditugu, baina Japonian gordina. Hemengo tradiziozko jantziak eta hangoak oso desberdinak dira, baina jantzi arruntak, kalera eramatekoak, berdinak dira.
Gaur egungo hirigintza berdina da, baina herri txikietan basetxeak ikusi ahal dira. Japoniako baserrien etxeak handiagoak dira, eta teilatu bat baino gehiago dute, teilatu baten gainean beste etxe modukoa dute, beste pisu bat da, eta gainean benetako teilatua.
Japonian ez dute erlijio bat bakarrik sinesten, asko daude, hemen jainko bakar batean sinesten da, baina jende osoa ez du jainkoetan sinesten.
Japoniako artea oso anitza da, eta influentzia asko ditu, baina oso polita da ere bai.
Nik betidanik nahi izan dut Japoniara joatea, baina oraindik gure herritik kanpora joan naizen aldi bakarra Frantziara izan da, Parisera. Asko gustatu zitzaidan. Gure hotela nire ustez Frantziaren hotelik baldar, trakets eta zikinena izan zen. Baina bakarrik erabiltzen genuen lo egiteko. Gauza asko ikusi nituen: Notre Dame, Sacre Coeur... Baina gehien gustatu zitzaidan gauza Eiffel dorrea izan zen. Nik uste nuen zorabioa nuela, baina dorrearen goialdera igotzera ausartu nintzen. Oso politak ziren ikuspegiak, hiri osoa ikusten zen.

lunes, 20 de abril de 2009

Panthera Pardus


Lau katu handien "Panthera" generoko bat da lehoia, tigrea eta jaguarrarekin batera. Leopardoari pantera deitzen zaio ileatnz beltza osorik badu. Askotan guepardotzat hartzen da ileantz antzekoa duelako, baina desberdinak dira bereiztasun fisikoetan eta izaeran, leopardoa erasokor gutxiago da.

Leopardo melanikoei pantera beltza deitzen zaio. Ileantz beltza melanoforo askoz kausatuta dago.

Leopardoek nahiago dute gauez ehiza egitea eta egunez lo egiten dute lendarediaren artean, kobazuloetan edo, askotan zuhaitzen adarretan agilitate askorekin trepatzen dutelako, nahiz eta handiak izan. Afrika subSaharianean, Afrikaren ipar-ekialdean, Asiaren erdian, Indian eta Txinan bizitzen dute. Leopardo espezie asko iraungipen arriskuan daude, batez ere Afrikaren kanpoaldean daudenak.

Leopardoa hain indartsua da, eta hain eroso sentitzen da zuhaitzetan, askotan igotzen dela bere biktimekin zuhaitzera adarren gainean hiltzeko. Bere janaria zuhaitzetan egotea gustatzen zaie sarraskijaleen urrun egoteko. Antilopeak, txerriak eta oreinak ehizatzen dute, eta asentamendu gizatiar batekin topatzen badira, txakurrak erasotzen dituzte eta noizbait, zeinbait gizaki.

Igerilari oso onak dira, eta erakusten du arrainak ehizatzen. Emeak kumeak eduki al dute urtearen edozein garaian, eta bi edukitzen ohi dute. Amak izkutatzen ditu leku seguruetan urte adin nahikoa eduki arte ikasketa hasteko. Kumeak amarekin bizitzen dute bi urte inguru.

Arrak bere artean eraso egiten dira, baina emeak eta kumeak eta anaiak ondo eramaten dira bere artean.

viernes, 27 de marzo de 2009

IDAZLANA

Nire etxean badaude teknologia berriko tresna asko: bi ordenagailu, bi telebista eta beste bat bereizmen handikoa... baina gehien erabiltzen dudana Play Station 3 eta Play Station Portable dira. Oso garestiak dira eta bideojokoekin batera gutxienez bi mila euro gastatu ditut nire anaiarekin batera. Gehien gustatu zitzaidan bideojokoa Killzone 2 izan zen.

Bere gidoia bi planeten gerra doa, Lurra, gure planeta, eta Helgast, helgan biztanleen planeta. Helganak antzinean lurrekoak ziren, baina Lurran jende gehiegi zegoen, eta planeta berri bat aurkitzean habitagarria zela, lurraldeko pertsona portzentai apur bat planeta hortara joan zen. Bostehun urte geroago Helgast planetan estatu-kolpe bat egon zen eta Visari coronela agintari bilakatu zen. Agintari horrek bere etorriagatik planeta guztia konbentzitu zuen gerra hasteko. Bi gerra-kanpaina egon ziren: lehenengoa planeta neutral batean, lehenengo Killzonean gertatzen dena, eta bigarrena Helgast planetan, bigarren Killzonean gertatzen dena.

Lehenengo kanpainan Lurra irabazten du, baina bigarrenean, helburua Visari agintaria hiltzea zen, baina ez dute lortzen. Bideojokoan zuk kontrolatzen duzun pertsonaia Sev du izena, eta comandante bat da. Berarekin eta denetariko armekin helganei hiltzen joan behar duzu fase askotatik. Bideojokoan badago on-line modu bat hogeitamabi jokalarientzat. Oso dibertigarria da internetetik jolastea, batez ere lagunekin.

lunes, 23 de marzo de 2009

Selektibitatea

A) ULERMENA

1. Suitzatik hasi zen 1994ko martxoaren 12an eta Suitzan bukatu zuen 2001eko ekainean.
2. Japonian, Sobiet Batasunean, Kirgiztar Errepublikan, Tibetean, ozeano artikoan, AEBko mendebaldetik, Andeetatik eta Ushuaian.
3. Jendeak janaria, ostatua eta laguntasuna ematen zion eta bizikletaz garraiatzen zuen.
4. Jendean konfidantza hartu behar dela.

B) GAIA ETA LABURPENA

Gaia: Calude Marthaler egin zuen bidaia.

Laburpena: Calude Marthaler 1994an bizikletazko bidai bat hasi zuen Sutzan, Japoniara iristea zen bere lehenengo asmoa, eta ailegatu ondoren Asiako beste lekuetan egon zen. Asian bidaiatu ondoren AEBetako mendebaldean egon zen, eta geroago Afrikan. 2001ean Suitzara bueltatu zen. Biadaian jendeak lagundu zion janaria eta ostaua ematen. Calude pertsona arrunten eguneroko bizitza ikusi du, ez ematen den aurpegi gogorra.

C) MOLDATU ESALDIAK

1. Marthalerrek bufaloaren itxura zuen, beraz jak izena eman zioten.
2. Bizikletaz mugitzen zen, hala ere, lau kontinente zeharkatu zuen.
3. Alaskara joan zen, halaber, Lurmutur Hirira ere joan zen.
4. Jendeak gauza asko eman zizkion, berak ordea, jendeari jaso zuenaren zati txiki bat baino ez zion eman.

D) IDAZLANA




Niri Calude Marthalerren bidai motako bat egitea gustatuko litzaidake, ez dudalako inoiz bidaiatu eta beste herrialdetara beste kulturak ezagutzera joan nahiko nuke, horregatik Marthalerren bidaia oso interesgarria iruditzen zait.
Gustatuko litzaidake bidaietatik hoberena mundu osotik izango zen, munduko kultur asko ezagutzeko. Hasteko Europatik hasiko nintzateke, eta Italia eta Inglaterra bisitatuko nuke. Gero Europako beste herrialde guztietara joango nintzen, berdin zait nondik hastea. Europa ikusi eta gero Afrikara joango nintzateke, eta Egipto ikusi eta gero, beti ikusi nahi izan dudan irla batera, Madagaskarrera joango nintzateke. Irla horretan esaten da inon ez dauden animaliak eta landareak daudela ez delako inoiz egon kontinente bateri itsatsita. Afrika ikusi ondoren Asiara joango nintzateke, Japonia eta Txina ikustera, eta janari txinatarra jatera. Izan ere, Asiako herrialdeetatik gehien gustatuko litzaidakeena bisitatzea Indonesia da. Amerian gehien gustatuko litzaidakeena Mexico, Brasil eta Amazonas da, "Machu Pichu", Niagarako kataratak eta Inken, Maten eta Azteken ruinak ikustera. Estatu batuetara ere joango nintzen, New York hiria ikustera. Amaitzeko Ozeaniako Nueva Zelanda ikustera joango nintzateke, "El Señor De Los Anillos" pelikula filmatu zen lekura ikustera.
Leku horietara joateko bizitza osoan aurreztuko nintzateke egunero euro bat sartuko nuke itsulapiko batean eta hamar urtetan nire ustez diru nahiko edukiko nuke.

viernes, 13 de marzo de 2009

MAKARROIAK KARBONARA ERARA



Osagaiak bost pertsonentzat


-500 gr. makarroi
-250 gr. bacon
-75 gr gurina
-3 arrautz
-50 gr gazta marratua
-Gatza
-Pimenta-aleak

Nola prestatu

Lehenengo egos itzazu makarroiak "al dente" erara.
Egosten ari diren bitartean, arrautzak irabiatu gatz pixka batekin, pimenta irindu berriarekin eta bi koilarakada gazta marratuarekin, eta gorde ezazu nahasketa. Kazola batean frijitu bacon txikituta gurinarekin eta mugitu doratu arte. Pasta egosita egoten denean eskurritu, baina ez asko, eta sar ezazu berriro presio eltzean su leunarekin. Gainetik jarri arrautz irabiatuta bacon txikitutarekin eta dena nahastu. Oso lodi geratzen bada esne krema bota al diezaiokezu. Azkenik, jarri erretilu batean eta pimenta molitua eta gazta hautseztatu gainetik.

viernes, 20 de febrero de 2009

A)ULERMENA
1. Akupunturako orratzak eraginkorragoak direla bizkarreko minari aurre egiteko betiko farmakoak baino.
2. Kontraindikazio gutxi dituela eta emaitzak bikainak direla.
3. Akupuntura faltsua jaso dutenek ere, emaitza onak izan dituztelako.
4. Ohiko akupunturan, orratzak puntu jakinetan jartzen zaizkio gaizoari, qi izenekoa, kitzikatzen duten puntuetan.

B)GAIA ETA LABURPENA
Gaia: Akupunturaren abantailak bizkarreko minan.
Laburpena:

C)MOLDATU ESALDIAK
1. Akupunturako orratzak eraginkorragoak direla bizkarreko minari aurre egiteko, betidanik erabili izan diren farmako konbentzionalak baino izan da ikerketaren ondorio nagusia.
2. Emaitzak hain onak izan dira ezen zientzialariak harritu baitira.
3. Akupuntura faltsua jasotakoek ere emaitza onak izan zituztelako, ikertzaileek zalantzan jarri dute akupunturaren ekintza-mekanismoa.
4. Ezin uka daiteke orratzen eraginkortasuna bizkarreko mina kentzeko.

D)IDAZLANA
Nire ustez, terapia konbentzionalak terapia alternatiboen kontra irabazi egiten du, funtzionatuko duela seguruago da konbentzionaletan alternatiboetan baino.

Gainera, badago jende askok orratzei beldurra dietela. Niri txikitan ipurdian sastatu zitzaidaten injekzio bat tetanoaren kontra irristaleku batean espal bat eskuan sartu zitzaidalako, oso mingarria izan zen baina hori baino mingarria eskutik espala nola kendu zidaten modua izan zen: orratz txiki batekin, txintxeta modukoa, zauria irekiten joan ziren pixkanaka-pixkanaka eta nahiko handia zenean pintxa txiki batzuekin espala atera zidaten. Medikuari txertoa sartzen ari zenean laidoztatu nuela da egun hartako gogoratzen dudan azken gauza.

Terapia alternatiboen kontra esan behar da ere ez dagoela erremediorik edozein gaixotasunerako, adibidez, apendizitisa badaukazu sendatzeko modu bakarra ebakuntza egitea da. Niri ere gertatu zitzaidan hori. Errioxan nengoela, Alberite herriaren igerilekuetan, izugarrizko tripako mina hartu nuen bapatean. Ez dakit bi edo hiru egun egon nintzela ohetik ia mugitu gabe, baina goiz batean eztanda bat nabaritu nuen tripa barruan eta ospitalera joatearen ordua zela konturatu ginen. Ez dakit zenbat denbora eman genuen han itxaroten erdi lelotua nengoelako, baina azkenean esan ziguten eztanda apendizea izan zela eta peritonitisa neukala. Geroago ebakuntza egin zidaten. Errehabilitazioan egon nintzen aste oso batez eta lehen hiru egunetan ezin nuen ezer jan, sueroz elikatzen nintzen. Aste osoa pasa ondoren nire etxera bueltatu nintzen.

jueves, 19 de febrero de 2009

Nire ustez ondo egin zuen aitak Englarori elikadura kentzen naiz eta alabarik gabe geratu, bere erabakia zelako. Ni bere lekuan egongo banintz berdina egitea gustatuko litzadake, ohe batean etxanda egoteko bideojoko gabe edo gitarrarik gabe nahiago dut hil egotea.

jueves, 8 de enero de 2009

Selektibitatea 2006

GALDERAK

1-
Gure eguneroko bizitzeko estutasunei oreka emateko bide garrantzitsua delako.

2- Teknika ugari garatu dira: muskular progresiboa, pasiboa, bistaratzea; eta psikologiatik kanpo yoga, taichi...

3- Bat ere ez, ariketa aktibagoak nahiago dut.

4- Irmotasuna.

GAIA

Erlaxazioa eta bere teknikak

LABURPENA

Erlaxazioa oso garrantzitsua da bizitzako estutasunei oreka osasuntsua ematen digulako gure bizitzan erlaxatzen garenean nerbio sistemak apaltzen direlako. Teknika ugari daude, baina irmotasuna garrantzitsuagoa da. Erlaxazioa ere erabil daiteke fobiak edo beldurrak lantzeko.

MOLDATU ESALDIAK

1-
Erlaxazioa lantzeko teknika ugari daude, esate baterako, pasiboa, muskular progresiboa, bistaratzea, yoga...

2- Erlaxazioa asko laguntzen du antsietate kasuetan, beraz, asko erabiltzen da fobiak edo beldurrak lantzeko.

3- Estresak gaixotu egiten du, erlaxazioa, berriz, sendatu.

4- Non-nahi praktikatu dezakegu erlaxazioa, jakina, horretarako erlaxazio teknikak ezagutu behar dira.

IDAZLANA

Orain dela bi urte erlaxazio teknikak ikastera joan nintzen nire kaleko lokal batera, hiru aldiz joan nintzen eta desmatrikulatu egin nintzen ez zitzaidalako asko gustatzen eta garestia zelako, baina egun batean arreta deitu zitzaidan teknika bat egin genuen. Teknika horren helburua erlaxazioa lortzea zen begiak itxi eta leku bat imajinatzen.
Nire herrian nengoela imajinatzen hasi nintzen, txikitan bezala, Errioxako herri batean, Alberite izenekoa. Urteak neraman Alberite bisitatu gabe eta esperientzia hori berriz han egotea bezala izan zen.
Alberite herri lasaia zen, ez oso txikia, baina handia ere ez, hiru mila biztanlekoa. Herriaren erdian eliza bat zegoen, eta gainean zikoinak kabiak jartzen zituzten eta elizaren paretak zartatutak zeuden. Elizatik hurbil parke bat zegoen eta han biltzen ziren herriko gazte guztieak, baina ez ziren asko. Herritik taberna nahiko zeuden nagusientzako. Igerileju batzuk zeuden eta nahiko onak ziren baina zomorro gehiegi zeuden. Ni joaten nitzenean arratsaldeak ematen nituen herriko frontoian eskupilota eta paletara jolasten.
Guzti hori gogoratu eta gero klasea bukatu zen eta etxera joan nintzen.