viernes, 13 de marzo de 2009

MAKARROIAK KARBONARA ERARA



Osagaiak bost pertsonentzat


-500 gr. makarroi
-250 gr. bacon
-75 gr gurina
-3 arrautz
-50 gr gazta marratua
-Gatza
-Pimenta-aleak

Nola prestatu

Lehenengo egos itzazu makarroiak "al dente" erara.
Egosten ari diren bitartean, arrautzak irabiatu gatz pixka batekin, pimenta irindu berriarekin eta bi koilarakada gazta marratuarekin, eta gorde ezazu nahasketa. Kazola batean frijitu bacon txikituta gurinarekin eta mugitu doratu arte. Pasta egosita egoten denean eskurritu, baina ez asko, eta sar ezazu berriro presio eltzean su leunarekin. Gainetik jarri arrautz irabiatuta bacon txikitutarekin eta dena nahastu. Oso lodi geratzen bada esne krema bota al diezaiokezu. Azkenik, jarri erretilu batean eta pimenta molitua eta gazta hautseztatu gainetik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario