
Bilbon, 2008ko Urriaren 6an
Joana maitea!
Zer moduz pasatu duzu oporretan? Ni oso ondo pasatu dut eta egin dudan guztia zuri kontatzeko idazten dizut.
Oporren hasieran egun guztietan joaten nintzen hondartzara edo igerilekuetara, eta diru asko gastatu nuen, horregatik, gutxiago joatea erabaki nuen, astean behin edo astean birritan. Horretaz aparte ez da ezer interesgarri gertatu abuztura arte, Bilboko festak izan zirelako. Festetako lehen egunean txupinazoa galdu genuen Gernikara joan ginelako, han ere festak ziren eta Berri Txarrak taldea jotzen zuelako, eta talde hori asko gogoko dut. Bi edo hiru egun pasa eta Ken Zazpi eta Barricadaren kontzertua zen Bilbon, ez ditut asko atsegin bi talde horiek, baina nire lagunekin joango nintzen. Hori dela eta asko espero nuen egun hori, baina arratsalde hartan tripako min izugarria hasi nintzen izaten, eta gauean ospitalera eraman ninduen nire amak. Gaua han pasa eta injekzo asko jarri zidaten, baina ez zekiten zer gertatzen zitzaidan. Goizeko bostetan etxera joateko baimena eman zidaten, eta hurrengo egunetan Hombres G, Amaral eta Carlos Bauteko kontzertuetara joan nintzen.
Espero dut zuk nik bezain ondo pasatzea. Gero arte Joana!
Ander Arrieta
No hay comentarios:
Publicar un comentario